BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” programa abiatuko da Bilbon

Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalek antolatutako Udaberriko Bertso Saioak egitaraua aurkeztu berri dute. Hala, maiatzeko hiru larunbatetan, 4an, 11n eta 18an, hiru bertso saio interesgarri izango dira Santutxuko Karmelo plazan, 13:00etan.

Saioei horiei dagokienez, maiatzaren 4an Miren Amuriza, Jon Maia, Unai Iturriaga, eta Julio Soto arituko dira. 11n, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Odei Barroso eta Uxue Alberdi, eta, azkenik, 18an, Andoni Egaña, Fredi Paia, Jone Uria eta Alaia Martin.

Azpimarratzeko da maiatzaren 23an Begoñako Udaltegian egingo den Bat-Batean ikuskizuna, zeinak bertsolaritza eta mundu osoko hainbat musika uztartuko dituen.

Emanaldi berezi horretan Oskar Estanga, Jon Martin, Aimar Karrika, Migel Mari Elosegk eta Etxaun Lekuek parte hartuko dute, eta musika estiloen harira, samba, sona eta tangoa entzungo dira, besteak beste.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: www.kulturabarrutik.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button