BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” ekimenaren azken ekitaldia

Bilboko Udalak antolaturiko Udaberriko Bertso Saioak ekimena bere azken saiora helduko da barikuan, Santutxu auzunean.

Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin antolatutako egitaraua maiatzeko hiru zapatutan garatu da eta maiatzaren 25an itxiko da programazioa, auzoan egingo den bertso-poteoarekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Barikuan bertso-poteoa egingo da Santutxu auzoan, 20:00etan hasita, eta edalontziak eskuetan dituztela honakoak arituko dira kantuan: Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Ibon Ajuria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button