BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” ekimena, Bilbon

Urtero antolatzen da Bilboko Santutxu auzoan Udaberriko Bertso Saioak ekimena, eta udaberriko bertsogintzarekiko hitzordu galanta izaten da. Hil osoan zehar, zapaturo, saio eder baterako gonbitea dago.

Maiatzaren 7an, eguerdiko 13:00etan eta Santutxuko Karmelo plazan izango da lehen ekitaldia. Amets Arzallus, Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertaratuko dira.
Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Alaia Martin, maiatzaren 14an arituko den laukotea izango da. Garikoitz Otamendi (biolin) eta Araitz Bizkai (gitarra) musikariekin batera Ez da kasualitatea izeneko saioa egingo dute. “Ez da kasualitateako lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu. Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”.

Maiatzaren 21ean, 13:00etan, Andoni Egaña, Fredi Paia, Ibon Ajuria eta Julio Soto juntatuko dira. Eta azken egunean, maiatzak  27, barikua, 20:00etan, bertso poteoa programatu da Jone Uria, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes bertsolariekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button