BESTELAKOAK

Udaberriko argazkigintza ikastaroan parte hartzeko

Gipuzkoako argazkilari elkarteak udaberriko argazkigintza ikastaroan parte hartzeko epea zabaldu du honezkero. Ikastaroa apirilaren 16tik ekainaren 6ra bitartean garatuko da eta diziplina honi dagozkion mila kontu jorratuko dituzte bertaratuko diren hainbat adituk.

Ikastaroa hasiberrientzat izango da, argazkigintzan lehen urratsak eman nahi dutenarentzat, izan ere, ekimenaren helburua kamerari etekin handiena ateratzea da, eta hala, inguruko elementuak probestuz argazki egoki eta ederrak lortzea.

Hala eta guztiz ere, oinarrizko helburu honi besteren bat ere gehituko beharko litzaioke, kreatibitatea, alde artistikoa eta argazkiak pertsonalizatzeko prozedurak ere aztertuko baitira ikastaro honetan.

Izena eman ostean, ikasle bakoitzari ikastaroko gaiak biltzen dituzten bi liburuxka emango zaizkio, hauek eskoletako osagarriak izango dira.

Astegunetako eskolez gain, asteburuetan, praktikak egiteko ibilaldiak ere antolatuko dira

Honen guztiaren truke 195 € ordaindu beharko da.

Informazio guztia elkartearen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button