ARTEA

Errealitatea irudien bidez erreproduzitzeko printzipioa zalantzan

Jose Antonio Sistiagaren De rerum natura izeneko erakusketa ikusgai izango duzue maiatzaren 22ra arte, Donostiako Kubo Kutxan. Jose Antonio Sistiaga artistaren obra naturaren aipamen ia etengabeak osatzen du eta horixe da erakusketaren ildo nagusia. Guztira ehundik gora pieza biltzen dira bertan: margolanak, lan grafikoak eta filmak.

“Hemen aurkeztutako obrei esker, hobeto uler dezakegu paisajismotik (paisaia-pintura) eratorritako ibilbidea eta inpresionismoan oinarritutako estiloa; ibilbide horretan, pixkana-pixkana, bide piktoriko berri bat bilatu zuen margolariak: pintura puru bat, zeinari esker zalantzan jartzen baitu, berriro ere, errealitatea irudien bidez erreproduzitzeko printzipioa; aldiz, goragoko adierazpentzat jotzen du margotzeko ekintza, kosmosaren pultsazioa ikertzearen pareko gauzatzat. Naturak dakarren inspirazio-iturritik aldendu ez baizik haren mekanismoetara jo zuen inspirazio bila Sistiagak, eta naturaren azkengabetasuna esploratu zuen zehazki: Natura irudien bidez agortuko al da inoiz? galdetu zuen Friedrich Nietzschek Le Gai Savoir obran; jarraian, hala gehitu zuen: Infinitua da munduaren puskarik txikiena ere!.

Paisaiak (figuratiboak zein abstraktuak), elementuak, naturako indarrak eta energiak inspirazio-iturri handia izan ziren artistarentzat, haiei tiraka ikertu zituen kolorea, argia, mugimendua, keinua. Sistiagaren obrak abstraktuak dira maiz, baina figura ere agertzen da tarteka, modu diskretuan zein nabarmenean, bereziki gorputz femeninoaren eta desiraren gaiaren haritik.

Erakusketei eta beren jarduerei buruzko argibide gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button