MUSIKA

“Udaberri Azidoa” jaialdia hil osoan, Zallan

Bizkaiko Zalla herrian, maiatzaren 31ra bitartean, Musikadero Elkarteak Zallako Udaleko Gazteria arloarekin batera, hainbat kontzertu antolatu ditu Udaberri Azidoa jaialdiaren baitan. Gau bakoitzean bi taldek joko dute, eta hiru kontzertuetan entzuleek hainbat estilo entzuteko aukera izango dute.

Maiatzeko hiru ostiraletan, Udaberri Azidoa jaialdiak beste herri batzuetako taldeak gonbidatuko ditu, eta hala, Sagunt, Miranda de Ebro, Mungia, Bilbo, Leioa eta Basauriko taldeek parte hartuko dute azidoz beteriko jaialdian.
Lehenengo kontzertua joan den astean izan zen, eta Prisoners of War eta Shit Hit the Fan taldeek kontzertu bikaina burutu zuten.

Bigarren zita maiatzaren 17an izango da, Zallako Madres Irlandesas plazan, eta horretan Lukiek eta Lomoken Hoboken taldeek hartuko dute parte. Azkena maiatzaren 31n izango da eta Striknina eta Raust! taldeek itxiko dute kartela Udaletxeko lorategietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button