BESTELAKOAK

“Uda Place” Montehermoso inguruko programazioa

Heldu den ekainean programazio iraunkor bat jarriko du Montehermosok abian, Falerina Lorategian, UDA PLACE izenpean. Bertan, ekaina, uztaila eta abuztuan zehar lorategian burutuko diren jarduerak bilduko dira. Topagune honetan musika emanaldiak, zinema proiekzioak eta abar programatu dira.

Ekainean, eta musikari dagokionean, Jon Ba, Dr. Sax, Dave & The Souldiers, Xabi Señor No & Petti, Arenna eta the Lion taldeek joko dute. TMEOko 25. urtemugaren festa ere hil horren hondarretan egingo da..




Uztailean, Ziinemactivism II, zinema dokumentaleko zikloa abiatuko da. Eta azken egunetan, Bikoteen jaialdia egingo da Viva Bazooka, Bicivoladores, Pajaro 1 Pajaro 2 eta Muy Fellini taldeekin. Joko duten beste talde batzuk, Bodega Bodega eta Canteca de Macao izango dira.

Abuztuan ere zinema izango da protagonista. Hala, Udako sekuentziak zinema zikloa abiaraziko dute. Bertan, Ingmar Bergman, Alfred Hitchcock, Jean-Luc Godard eta Takeshi Kitanoren lanak ikusi ahalko dira.

Bestelako hitzorduak ere hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button