IKUS-ENTZUN

Uda osoan “Zinema-gauak” programa Iruñeko auzoetan

Iruñeko auzoetara hedatuko da Zinema-gauak programa uztailaren 29tik abuzturen 30era bitartean. Makina bat film pantailaratuko dira aipaturiko epe horretan, Iruñeko plaza eta parke askotan.

Udako hogei gautan egongo dira zinema-emanaldiak, 22:00etan, hamar leku hauetan: Etxabakoitzko parkea, Iturramako bulebarra, Arriurdiñeta plaza (Txantrea), Felisa Munarriz plaza (Milagrosa), Gortari Doktorearen plaza (Sanduzelai), Mendillorriko Aintzirako parkea, Maiteminduen parkea (Arrotxapea), Yamaguchi parkea, eta San Frantzisko plaza.

Etxabakoizko Parkean izango da lehen zita uztailaren 29an, 22:00etatik aurrea. Hitzorduak Peter Rabbit (Will Gluck, 2018) programatu du. Beatrix Potter idazlearen ipuin klasikoaren egokitzapena da lan hori. Untxi erreboltari eta arras bihurri bat baserritar baten baratzeaz jabetzen saiatuko da.

Programazioak antolaturiko film guztiak, kokalekuak eta ordutegiak jakiteko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button