ESZENA

Uda osoan zehar antzerkia eta bestelako ikuskizunak online, Zornotza Aretoan

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak, Zornotza Aretoaren bidez, online programazioa antolatu du udari begira. Proposamenak herriko konpainien hainbat ikuskizunekin eta baita martxoa eta maiatza bitartean lanak eskaintzeko asmoa zuten hainbat konpainiarekin osatuko dira. Programazio berria gaur berton hasiko da, 20:15ean, Txalo konpainiarekin eta Ondoko hilobiko tipoa euskarazko antzezlanarekin, Iker Galartza eta Aitziber Garmendiarekin.

Asteartean, ekainaren 2an, Anita Maravillasen Blue Bird umeen antzezlana ikusteko aukera egongo da. Ostiralean, ekainaren 5ean, Atx konpainiaren Fakiu ikuskizunaren txanda izango da.  Hurrengo ostiralean, ekainaren 12an, Marie de Jongh konpainiaren eskutik Kibubu umeen antzezlanaren txanda izango da. Ekainaren 16an, Ekoma antzerki taldeak Rosalinda, Sous le ciel antzezlana online eskainiko du. “Formatu txikiko antzezlana da, umorez betea, bakardadea, benetakoa izatearen balioa, bizitza maitatzea, adorea, eta maitasunak maitasuna sortzen duela beti erakutsiko dizkiguna”.

Zornotza Aretoak Haizetara jaialdiari ere keinu bat egingo dio, eta ekainaren 19an, jaialdiko 14 edizioak biltzen dituen bideo bat estreinatuko da. Hilabete horretako programazioa Elirale konpainiaren Artha izeneko dantza-obrarekin amaituko da, hilaren 26an.

Egitarau osoa, Zornotza Aretoko webgunean kontsultatu ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button