LITERATURA

Euskadi Saria Ramon Saizarbitoriarentzat

Euskarazko Kritika Saria 2012 narratiba alorrean jaso zuen Ramon Saizarbitoriaren Martutene (Erein) liburuak. Horretaz gainera, 2012ko 111 Akademiaren Saria ere jaso zuen. Orain Euskadi Saria ere hartuko du.

“Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa. Lynnen presentziak ematen dio Juliari falta zitzaion ausardia; idazleari, azken maite-jolasekin amets egiteko aukera; Abaituari kulpa astun batetik askatzeko modua, eta askapen zoriontsu horri esker zentzu duinagoa eta beteagoa emango dio bizitzari”.

Batzuek diote, Ramon Saizarbitoriak bere eleberri onena idatzi duela eta ez da kasualitatea izan, erreferentzia gisa, Frischen eleberri bat hartu izana, izenburuan leku-izen bat daramana hura ere, Montauk, non, asteburu bat eta azken maitasun-istorio bat kontatzeko aitzakiarekin, bere bizitzaren errepasoa egiten baitu egileak. Saizarbitoriak ere atzera begiratzen du, bere paisaiak dakartza gogora, dagoeneko existitzen ez den Donostia, aro baten amaiera, zorionekoa, indarkeriaren azkenarekin batera etorri delako, baina gauza gehiegi utzi dituena atzean…

Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek eskuratu dute Itzulpeneko saria Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak euskaratzeagatik eta Elena Odriozolak ilustraziokoa Tropecista-gatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button