ESZENA

“Uda Kulturaz Blai” programa berria, Durangon

Uztailaren  hasieratik irailera bitarte, Durangoko Udalak Uda Kulturaz Blai programazioa atondu du herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Guztira, adin tarte guztietarako pentsatutako arte eszenikoetako (musika, dantza, antzerkia,…) 38 emanaldi eta kulturarekin lotutako 59 ekimen burutuko dira.

Uda Kulturaz Blai programaziotik izen esanguratsuak pasatuko dira,  besteak beste, Olatz Salvador eta Sara Sozaya emakumeen presentzia nabarmena duen musika saioetan, Haatik eta Dantzaz dantza konpainiak edota Markeliñe eta Zanguango antzerki konpainiak.

COVID-19aren kontrako protokoloaren segurtasun neurriak modu zorrotzean beteko dira. Hala, gehienez ere, jesarrita egon beharko duten 250 pertsonentzako aforoak izango dira eta Udalak maskarillak erosi ditu emanaldi bakoitzean banatzeko, eta sarreran eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira.

Uda Kulturaz Blai ekimenak ere herriko kultur sareari bultzada eman nahi dio, eta San Agustin Kulturgunea, Arte eta Historia Museoa, Bizenta Mogel Biblioteka, Udaleko Inmigrazio Zerbitzua eta Nagusien arloa edota Plateruena Kafe Antzokia parte izango dira. Gainera, herriko kulturgileei ere beraien txokoa eskainiko zaie, hori dela eta, Durangoko Orfeoiak, L’atelier eskolak, Ganso&Cia-k, Ekuru eta Iparbeltzak musika taldeak eta Denboraren Bankua-k ere parte hartuko dute programazioan.

Udako programazio honetaz gain, kulturgintzak bizi duen egoera latza samurtzeko hainbat neurri hartu ditu Durangoko Udalak, eta Berraktibazio Planak bidean jarriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu