Nontzeberri

“Uda Bizia 2020” egitasmoa abian jarri dute Beran

Berako Udalak Uda Bizia 2020 kultura-egitasmoa jarri du abian datozen asteetarako, ikusgarri askorekin gozatzeko xedez. Joan den astean abiatu zen ekimena Loreak filmarekin.

Uztailaren 11n, larunbata, Amak taldeak kontzertua eskainiko du Altzateko plazan 19:00etik aurrera. Lau trikiti, lau pandero eta lau ahots. Lau musikari, lau emakume eta lau ama. Horren batura da Amak taldea. Lau hizkiz osaturik dago taldearen izena ere, taldekide bakoitzaren izenaren lehen hizkiarekin, hain justu: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano. Plaza anitzetan ibiliak dira guztiak, musikagintzan eta trikitiarekin. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa eta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Urte luzeetan plazaz plaza, eta agertokiz agertoki ibili ondotik, berriz egin dute topo.

Datozen asteetan ikusiko direnak honakoak dituzue: Baldin bada (uztailaren 18an); Hezurbeltzak (uztailaren 25ean), Erabatera (abuztuaren 1ean), Mugaldekoak (abuztuaren 8an); Old School Funky Family (abuztuaren 15ean); Afrika Bibang (abuztuaren 22an), Bat, 2, hiru… Magia! (abuztuaren 30ean).

Exit mobile version