ESZENA

“Zurrunbiloa”, Oihaneder Euskararen Etxean

Aste osoan, Zurrunbilo izeneko ekimena abiatuko da Gasteizeko Oihaneder  Euskararen  Etxean. Eszenari dedikaturiko esparru erakusketa honetan pieza laburren erakusketa, eta hainbat emanaldi programatu dira.

Zurrubilo gaur bertan hasiko da Ander  Lipusek  zuzendutako  tailer batekin. Aste osoan iraungo duen eskolan,  arnasaz, orekaz, indarraz, adierazpenaz edota espazioaz jabetzeko, aktorearen dantza mekanikoa eta poetikoa lantzeko, eta  gorputz eta ahots ariketak egiteko tartea egongo da.  

Antzezpenak  asteazkenean hasiko dira prozesuan dauden lanen erakustaldiarekin. Gero, ekainaren 17an, 20:00etan, Oh my God konpainiaren Zer duzu Amy? eskainiko du Oihanederren, eta Anodino Teatroren Zerura eroria ikusiko da Baratza aretoan.
Hurrengo egunean, ekainaren 18an, Baratza aretoan Metrokoadrokako kideek Mr. Señora errezitaldia egingo dute 20:00etan, eta geroago, Atx Teatrok Bihotz salataria eskainiko du. Ekainaren 19an, Tripak taldeak Aitaren larrua antzerki obra eskainiko du Baratzan eta jaialdiari amaiera emateko, 20:30ean, Joseba Irazokik kontzertua egingo du Gora tabernan.

Informazio guztia, Baratza aretoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button