ESZENA

“Txoriburu”, baserriko rap zalearen istorioa

Sergio Salinas Arizek Txoriburu, el rapero casero obra aurkeztuko du igandean, urtarrilaren 19an, Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, ZIZT! Antzerki-zikloaren baitan; programa hori EZTENA antzerki jaialdiak sortu zuen, 2013an, hain zuzen ere.

Aktore bakarreko antzezlana da, eta mimo eta antzerki fisikoa ditu ardatz; hainbat pertsonaia antzeztuko ditu aktoreak, eta soinu-efektuak, zuzeneko kantuak, ahots-esperimentuak, inprobisazioa eta publikoarekiko interakzioa dira bere ezaugarri nagusiak.

“Txoriburu 50eko hamarkadako nafar landa guneko gaztea da; abeslari izatearekin amesten du. Pertsonaia xamur hau bere familiarekin bizi da eta egunak ganadu eta baratza artean igarotzen ditu. Orduak bere barne munduan galduta pasatzen ditu, zain…erromeria eguna noiz iritsiko zain…Igandea herrikoen aurrean abesteko eguna baitu. Baina (…) herria utzi eta Bartzelonara abiatzen da.  Bartzelonako, hiri berri erraldoiko metroan, artzain umil honek, rapero jotero honek, bizitzari abesteari ekingo dio”.

Informazio gehiago: eztena.info.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button