ARTEA

“Txoriak eta Itsasoa” erakusketa paratu dute Donostian

Elba Martinez (Iruñea, 1974) eta Nori Ushjijima (Kumamoto, Japon, 1956) artistek Txoriak eta Itsasoa izenburuko erakusketa paratu dute Donostiako Arteko galerian. Apirilaren 14ra arte ikusgai izango da.

Artekok 21 urteko ibilbidean osatutako bildumako obrekin ondutako hainbat erakusketa egingo ditu aurten; Txoriak eta Itsasoa, hain justu, erakusketa-serie horretako lehena da.

Nori Ushijima japoniarrak formatu handiko telak jarri ditu ikusgai, guztiak itsasoaren inguruan ardaztutakoak. Elba Martinez nafarrak, berriz, 84 txori pintatu ditu. Hala, Martinezen txoriek Ushijimaren itsasoa zeharkatuz, Txoriak eta Itsasoa kontinentea osatu dute.

Artekoren arabera, “Elba Martinezen kontzeptualismoa Ushijimaren obraren izaera kasik monumental eta metaforikoarekin uztartzen da, giro fauniko interesgarri eta artistikoa sortzeko”.

Informazio gehiago: artekogaleria.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button