ARTEA

“Ikusten dudan hau, izan zena” argazki erakusketa, Nafarroako Museoan

Nafarroako Museoan, 1930eko hamarkadako Nafarroako historia kontatzen duten 21 lan bildu dira Ikusten dudan hau, izan zena izeneko argazki erakusketan. Mostra urriaren 12ra arte bisitatu ahal izango da.

Erakusketa horrek Nafarroako historia kontatzeko modu ikusgarria luzatzen du hainbat argazkilariren lanen bidez:  Gerardo Zaragueta(1896-1985), Julio Altadill (1858-1935), Jose Galle (1898-1983), Pedro Maria Izurzu (1902-1958) eta Nicolas Ardanaz (1910-1982).

Erakusketaren nondik norakoak azaltzeko orduan testu honekin egin dugu topo: “Nafarroako Museoko bildumako argazki aunitzi begiratzean, denbora joanaren mina eragiten digun mundu batean, itzalen mundu batean dabilela pentsatuko du ikusleak, non ezezagunak bizi diren, jada ez direnak, jada ez daudenak. Zer betekizun izan zuen jende horrek, zergatik egin zitzaien argazkia, zertan ari ziren han une hartan? Zaila da jakitea, baina ez ezinezkoa. Hortaz, hitzen bidez hartzen du esanahia: biak baturik, argazkia eta testua, argazkiak ahaltsu bihurtzen dira, egiten duten galderari erantzun izan balitzaio bezala. Irizpide hori baliatuz, Museoko artxiboko argazki batzuk ikertu dira erakusketa honetan, harik eta behar diren datuak aurkitu arte eta, hala, argazki-oinak idatzi ahal izateko, argazkiek isilik egiten diguten galderari erantzun beharrez. Hori izan da erakusketa honetako leitmotivetako bat: argazkiei zentzu bat ematea, jauzi egitea argazkiak atera ziren une hura eta haiei begira gauden une hau bereizten dituen amildegiaren gainetik; edo, bestela esanda, garai hartako oroimena finkatzea eta protagonistak errebelatzea.
Argazkiotan, zera bilatu dugu, alde adierazkorra eta alde informatiboa bat etor daitezen, halako moldez non irudiak, gertaera bati buruzko informazioa emateaz gain, indar estetiko nahikoa izan dezan hura eraldatu eta gainditzeko”.

Lan guztiekin batera agertzen diren identifikazioak eta historiak jakiteko, hemen duzue katalogoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button