ESZENA

Haurrentzako antzerki testuen lehiaketa

Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkeztu ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, ondoko baldintzekin bat eginez:
jatorrizkoak eta argitaragabeak izatea; beste edozein lehiaketatan saririk jaso ez izana; antzezlana inongo konpainiak -profesionala izanda ala izan gabe- aurkeztu ez izana eta antzezlanak haurrendako direnek iraun ohi duten besteko iraupena izan behar du.

Lanen hiruna ale igorri behar dira, lerro artean tarte bikoitza utzirik, gutun-azal itxi batean eta lanaren beste kopia bat erantsiko da euskarri informatikoan. Gutun-azalean izengoitia paratuko da, bai eta Haurrendako Antzerki Testuen XIX. Lehiaketa testua ere.
Lanak ondoko helbidera bidali behar dira, 2010ko maiatzaren 15ean baino lehen: Nafarroako Antzerki Eskola, San Agustin kalea-5, 31001 Iruña.

Aipatutako gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da, eta bertan ondoko datuak: Egilearen curriculum laburra eta, horren goiko aldean, izen-deiturak, helbidea eta telefonoa; NANen edo pasaportearen fotokopia eta aitorpen idatzia, non adieraziko baita aurkeztutako lana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan sarririk jaso. Halaber, egileak berariaz aitortuko du deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela.Gutunazal horren kanpoko aldean lana aurkezteko zein izengoiti erabili eta hori bera idatzi behar da.

Kategoria bakoitzean 2.200 euroko sari bana ezarri da -bat gaztelaniaz, eta beste bat euskaraz- Iruñeko Udalaren Kulturako Alorrak emanda.

Artez Blaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button