ESZENA

“Txomin Barullo Antzerki Sarian”, izena emateko deialdia egin dute

Txomin Barullo konpartsak izen bereko antzerki saria antolatu du estreinakoz, eta lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du.

Bertan parte hartu nahi duenak, estreinatu gabeko euskaraz zein gaztelaniazko antzerki laburrak prestatu beharko ditu, eta abuztuaren 21ean izango den final handian aurkeztu beharko dituzte lanak konpartsa honen agertokian, Aste Nagusiko ekitaldien barruan.

Hala, lanek gehienez 20 eta gutxienez 10 minutu izan beharko dute, eta gaiari eta generoari dagokionez, gai sozialak eta komediak balioetsiko dira. Bertan parte hartu nahi duenak, hortaz, ekainaren 30era arte du izena emateko aukera.

Txomin Barullo I. Antzerki Saria abuztuaren 21ean antolatu da, eta hainbat sari banatuko ditu: obra onenari Antzerki Laburreko Txomin Barullo Saria; Txantxangorri Saria euskarazko lan onenari, Hika Ateneo Ekoizpenerako Sari Berezia, non Hika Ateneoak hautatutako obra bat sustatu eta urtean zehar bere  jardueren barruan programatuko duen, eta Interpretazio-lanik onenaren saria.

Epaimahaia, parekidea eta elebiduna izango da, eta arte eszenikoetako profesionalek eta konpartsetako kideek  osatutakoa izango da; gainera, boto herrikoia gehituko zaio azken finaleko epaimahaiari.

Lehiaketako oinarriak ikusteko eta izena emateko, jo ezazue Artezblai, Arte Eszenikoetako webgunera (informazio osoa gaztelaniaz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu