LITERATURA

Txomin Agirreren “Kresala” liburua, “Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabean”

Bilbo Zaharra euskaltegiak, beste behin, Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea antolatu du. Oraingoan, ekainaren 7an, Arriaga antzokian, Txomin Agirreren Kresala liburua irakurriko da jende askoren artean, Bizkaierari bultzada bat eman eta, bide batez, Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu ahal izateko.

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleek hamaikagarrenez antolatu dute ekitaldi literarioa, ikasturtearen amaieran eta Ikasleen jaia ospakizunaren barruan. Aurreko urteetan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia, eta iaz, Itxaro Bordaren %100 Basque eta, aurten, Txomin Agirreren Kresala.

“Munta handikoa, dudarik gabe, aurtengo ekainaren 7an eta, beti bezala, Arriaga antzokian ospatuko dugun irakurketa-jaialdia. Hamabi ordu, laurehun bat irakurle, berrogeita hamar eragile sozial…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button