BERTSOTAN

Bardoak: bigarren fasera sailkaturikoen saioak

Joan den asteburuan Bardoek Iruñean, Beran eta Aldatzen hasi zuten bigarren fasea saio jendetsuekin.

Orain, bigarren fasera sailkatzea lortu duten sei taldeek itzulerako saioak egingo dituzte asteburuan, gaur berton hasita, eta hor erabakiko da zeintzuk diren Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Asteburuko saioak Erratzun eta Leitzan jokatuko dira gaur, eta Lesakan, igandean. Erratzukoan, Addams familia (Malerreka-Baztan) eta Topa bardo kopa! (Iruñea) taldeak neurtuko dira; Leitzakoan, Aldatzea komeni (Leitza) eta Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi (Bera) taldeak; azkenik, igandean, Larraun da Araitz. Bi dozena (Larraun-Araitz) eta Unibertsolariak (Lesaka) taldeak Lesakan arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button