ESZENA

Txikitasunaren eta dibertsitatearen garrantzia, “Tosta” emanaldian

Aste honetan, Tosta Bandak Tosta ikuskizuna aurkeztuko du Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Apirilaren 26an, Gasteizko Principal antzokian izango dira, 27an Iruñeko Gayarre Antzokian, 28an Donostiako Kursaalean, eta 29an Bilboko Arriaga Antzokian.

Kukai Dantza konpainiako bi dantzarik eta Eskozia, Galizia, Frisia, Irlanda, Gales, Kornualles eta Euskal Herriko hamaika musikarik eta abeslarik hartzen dute parte ikuskizunean. Lehen aldia da kultura horietako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla sustrai-kantak berrasmatu eta berrinterpretatzeko asmoz.

“Emanaldiak atlantikoan barrena egiten den bidaia musikatua irudikatzen du. Taldea osatzen duten kultura eta hizkuntza gutxituen abesti tradizionalak abiapuntu bezala hartuta, hauen berrasmatzearen emaitza da eszenatokian gozatu ahal izango dena”.

Tosta txikitasunaren eta dibertsitatearen garrantzia bistarazten duen kontzertu originala, musika eta dantza mailan indartsua eta eszenikoki zaindua da.  Bertako partaideek hizkuntza gutxituak hitz egitea eta nazioarte mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsetako kulturetako kide izatea dute komuneko lotura.

Gainera, oraingo honetan, Kukai Dantza konpainiako bi dantzariren eskutik uztartuko dira dantza eta musika, eta horiekin bat eginez Tosta Bandako Kornualleseko artistak arituko dira dantza zelta eginez. Tartea ere izango da berriki utzi gaituen txalapartaren eta poesiaren erreferentea zen Joxean Artze gogora ekartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button