BESTELAKOAK

Txikienentzat “Ikusi eta Ikasi” programa

Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, Ikusi eta Ikasi programa abian jarri du, 8 urte bitarteko umeentzat. Ekimenaren helburua ume bilbotarren artean euskararen erabilera bultzatzea da modu dibertigarrian.

Hamalaugarren edizio honetako programazioa askotarikoa izango da, eta  ipuin-kontalariak, magia, antzerkia, ikuskizun interaktiboak eta kontzertu didaktikoak, musikaterapia barreterapia tailerrak antolatuko dira. Berrikuntza batzuk ere izango dira aurten, tailer berriak, hala nola, gozoki naturalena, modelajearena eta txiki-erritmoarena.

Ikusi eta Ikasi datorren larunbatean, urtarrilak 20, hasiko da eta apirilaren 20ra arte iraungo du. Guztira 66 jarduera (35 ikuskizun, 29 tailer eta gurasoentzako hitzaldi bi) garatuko dira Begoñako, Basurtuko, Errekaldeko, Castañoseko, Deustuko, Santutxuko, Zorrotzako eta Olabeagako udaltegietan, Azkuna Zentroan, Indautxuko Karmen aretoan, Ibaialdeko liburutegian, Euskararen Etxean (San Ignazio) eta Zamakola, Iruarteta eta Epaltzaren Alarguna eskoletan.

Azken egunean, apirilak 20, Go!azen ikuskizuna izango da Indautxuko Karmen aretoan.

 Informazio guztia www.ikusietaikasi.eus webgunean eskuratu ahalko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button