MUSIKA

Txibierroak eta bermuta Pajaro 1 Pajaro taldearekin hartzeko aukera

Gasteizko Pajaro 1 Pajaro 2 bikoteak Earth 01 Moon 07 izenburuko bigarren lana aurkeztuko du igandean, hilak 13, Bilboko Satelite T aretoan, 13:30ean. David Madinabeitiak eta Alvaro Larroryk iaz plazaratu zuten lan hori, eta duela bost urte plazaratu zuten haien estreinako lan homonimoa.

Satelite T aretoan aurkeztuko duten diskoa autoekoitzia da, eta Bartzelonako Artspace estudioetan grabatu dute. Diskoa David Soler eta Angel Medina ekoitzi dute, Maria Arnal i Marcel Bagés edo Nico Roig-en lanetan ere parte hartu dute, besteak beste.

Hala, grabazioan bildutako hamar kantuetan pop-rock melodiak nagusitzen dira. Melodiak, country-rock zertzeladak eta detaile akustiko zein elektronikoak entzuten dira.

Uhinak Komunikazioa bulegoaren arabera, “aurreko diskoarekin alderatuta pop ireki eta aske batera jo dutela esan genezake hamar kantu hauetan, bai soinuari dagokionez eta baita konposizio mailan ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button