BERTSOTAN

Bardoak Lehiaketako lehen fasea amaituta

Joan den asteburuan jokatu diren bost saioek bukaera eman diote Bardoetako lehen faseari, eta hala, Lesakako Unibertsolariak, Berako Larungo antenak, Leitzako Atekaberts, Etxarri-Aranazko Einnekin, Barañaingo Hiru garabardo eta pintxo bat eta Iruñeko Obario Maldikoak taldeak bigarren fasera sailkatu dira.

Sailkapena erabakita dagoenez, otsailaren 19tik martxoaren 6ra bitartean jokatuko den bigarren fasean sei saio antolatuko dira ondoko taldeen artean: Unibertsolariak (Lesaka) eta Atekaberts (Leitza); Larungo antenak (Bera) eta Einnekin (Etxarri-Aranatz); Obario Maldikoak (Iruñea) eta Hiru garabardo eta pintxo bat (Barañain/Berriozar)

Bigarren fasetik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den Bardoak taldekako txapelketako finalera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button