Nontzeberri

“Txernobil txiki bat etxe bakoitzean”

Duela aste batzuk, Irakurketa Erraza izeneko ekimenaren bari ematen genuen hemen. Hots, testuak, ikus-entzunezkoak eta multimedia materiala eskaintzeko formatu jakin bat da Irakurketa Erraza, irakurtzeko edota ulertzeko arazoak dituzten pertsonei, edota  muga fisiko, psikiko nahiz sozialengatik irakurketaz gozatzeko aukerarik ez dutenenei zuzendutakoa.

Alor horren barruan, ulermena errazteko baliabideak eskaintzen dituzten testuak argitaratzen hasi da Gaumin argitaletxea. Batetik, katalanetik itzulitako Montse Flores Pallarès-en Rif mendietako ura eta Núria Martí Constans-en Traizioa lakuan eleberriak plazaratu dira.
Eta bestetik, zuzenean euskaraz idatzi diren Ander Izagirreren Txernobil txiki bat etxe bakoitzean eta Fernando Morilloren Santiago Bidearen misterioa.

Ildo horretan, bihar, ekainaren 25ean, 20:00etan, Ander Izagirrek Txernobil txiki bat etxe bakoitzean liburua aurkeztuko du Txernobilgo lagunez inguraturik. Liburuko protagonista den Svieta ere bertan izango da, Txernobil Elkartearen bidez urtero Euskal Herrira gerturatzen diren neska-mutiko batzuekin batera. Liburu hau Irakurketa Erraza formatuan publikatu diren euskarazko lehen lau liburuetako bat da.

Beste aldetik, uztailaren 9an, 19:00etan, Fernando Morillok Hiru istripu eta bi amodio eleberria aurkeztuko du Donostiako Fnac-en.

Exit mobile version