ESZENA

“Txarriboda” antzezlanaren estreinaldia, Errenterian

Hika teatroa taldeak Txarriboda antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 20an, larunbata, Errenteriako Niessen Kulturgunean.

Agurtzane Intxaurraga da obraren zuzendaria, eta publikoaren partaidetzarekin batera (ezkontzako gonbidatuak izango dira), Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gozalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri arituko dira aktore.

Lanean honakoa kontatuko zaigu. Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak antolatu du ospakizun gala. Festa itzela.
“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”, horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino Txarriboda emango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button