MUSIKA

Txarango talde katalanak Euskal Herrian joko du

Txarango Bartzelonan eratu zen, 2010ean, eta bere jario dantzagarrian askotariko erritmoak nahasten ditu: cumbia, salsa, ska, reggae, rock… Hil honetan Euskal Herrian izango dira, iaz argitaratutako Som Riu aurkezten.

Katalanek hiru kontzertu emango dituzte: hilaren 26an, Arrasateko gaztetxean; 27an, Gasteizko gaztetxean; eta, amaitzeko 28an, Bilboko Stage Live aretoan.

Txarangok 2010ean hasi zuen bere ibilbide musikala, Vola eta Nits amb Txarango kantuak biltzen zituen maketaren ondotik. 2012an, halaber, lehenengo lan luzea grabatu zutn, Benvinguts al llarg viatge, eta lan horri esker, Kataluniako talde erreferente bihurtu zen. Hainbat sari jasotzeaz gainera, nazioarteko bi bira ere egin ditu taldeak, Benvinguts al llarg viatge 2012 eta Music and Revolution Tour 2013.

2014an, bigarren lana grabatu zuten, Som Riu, eta era berean, musika, antzerkia eta zirkua uztartzen dituen Clownia Festival izeneko jaialdiaren antolatzeari ere ekin zioten.
Bigarren disko hori aurkezteko asmoz, La Tempesta izeneko bira abiatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button