BERTSOTAN

Txapelketetako emaitzak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa Beñat Ugartetxea Ostolazak irabazi du, eta hortaz, finalaurrekoetarako txartela lortu du Mallabikoak. Atzetik, Ibon Ajuriagojeaskoa, Julen Erezuma, Garikoitz Sarriugarte, Iñaki Iturriotz eta Aitor Bizkarra sailkatu ziren.

Beste aldetik, joan den larunbatean 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan aritzeko 5. aurre-kanporaketa jokatu zen Elosun, eta bertako bertsolari zerrenda erabakita geratu da. Elosun Felipe Zelaietak irabazi zuen. Atzetik,  Maria Izaga, Maddalen Arrausi, Maria Fuentes, Unai Argote eta Irati Ruiz de Pinedo lotu ziren.

Azken aurre-kanporaketa izanik, Elosuko saioak itxi du puntuazioaren sailkapena eta erabaki du nortzuk kantatuko duten 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan: Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Jagoba Apaolaza, Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Paula Amilburu, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta, Irati Anda, Ander Solozabal, Iker Agirre, Unai Bengoetxea, Peru Abarrategi, Jon Ruiz de Pinedo, Iker Pastor eta Asier Rubio.

2015eko Arabako Bertsolari urtarrilaren 17an aurkeztuko da, eta finala martxoaren 21ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button