BERTSOTAN

Txapelketa Nagusirako lehen saioa prest

Igandean, 17:30ean, Amasa-Villabonan egingo den lehen saioak hasiera emango dio aurtengo Txapelketa Nagusiari. Saioa ez da kasualitatez herri honetan hasiko. 2008. urtetik bertan du egoitza Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, eta herriak Elkartearekiko erakutsi duen eskuzabaltasuna eskertu nahi da.

Lehen kanporaketa hau herriko Behar-Zana pilotalekuan jokatuko da Alaia Martin, Fredi Paia, Iker Zubeldia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Odei Barroso bertsolarien parte-hatzearekin. Aurkezle lanetan Ion Zaldua arituko da.

Saio honetako datuak eta estatistikak, honakoak: Amasa-Villabonako seikotetik Fredi Paia algortarrak du esperientziarik handien Txapelketa Nagusian, honakoa bere laugarren parte-hartzea baita. Hiru aldiz hartu dute parte Jon Martinek eta Iker Zubeldiak, bi Nerea Elustondok eta Odei Barrosok eta Alaia Martin oiartzuarrarentzat lehen aldia izango da.

Amasa-Villabonako kanporaketan irabazten duena zuzenean sailkatuko da azaroaren 11n Gernika-Lumon jokatuko den lehen finalaurrekorako. Gainerakoek kanporaketa guztien puntuazioen zain egon beharko dute.

Lehen kanporaketaren ostean, Markina-Xemeinen jokatuko da hurrengo saioa, urriaren 5ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button