BERTSOTAN

Kultura eta natura elkarturik, Artiumen

Artiumen Lorategiak kulturaren eta naturaren arteko lotura sustatu nahi du, horretarako propio zabaldutako espazio berri horri esker. Bertan, landare-espezieen hautaketa bat egingo da, eta horretaz gain bisitariei bost zentzumenak erabilarazteko proposamena egingo zaie.

“Museoak eta Consonni kultur ekoizleak museoaren eta haren inguru sozial eta urbanoaren arteko harremanari buruz egindako ikerketa bat dago Artiumen Lorategiaren oinarrian. Ikerketa hartan inguruko bizilagun askok parte hartu zuen: auzokoek, dendek eta, oro har, Artiumen hurbileko sare soziokulturalak. Txostenean jasotako proposamen batzuek, hain zuzen ere, Museoaren barruko plazan elkartzeko gune bat eskatzen zuten, hala bisitariek nola Angloko eta Alde zaharreko auzoetako biztanleek erabiltzeko.
Izaera esperimentala du lorategiak, eta emaitzaren arabera erabakiko da hurrengo denboraldietan edota are urteko beste sasoi batzuetan jarraipena emango zaion ala ez. Uda amaieran desegiten denean, landare-espezie iraunkorrak beste leku batzuetara aldatuko dira. Edukiontziak berriz erabili edota birziklatu egingo dira”.

Belar eta landareez gain, museoak liburu sorta bat jarriko du bisitarien eskura orgatxo batean, espazio hori literaturaz gozatzeko, lasaitasunez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button