BESTELAKOAK

“Txalaroa18”, Txalaparta Jaialdia Iruñean

Hutsun Txalaparta Taldearekin elkarlanean, maiatzaren 19ra bitartean, Iruñeko Juslarrocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan, Txalaroa18 txalaparta jaialdia antolatu da.

Hil honetan, instrumentu horren inguruko hainbat lantegi abiatuko ditu Hutsun Txalaparta Taldeak: Txalapartaren oinarrizko arauak; Kolperik tradizionaletatik txalaparta modernoan murgilketa txikia egiteraino; edo Kirikoketa eta tobera. Txalapartako hastapen-lantegia ere egingo da gaztenentzat.

Bestelako topaketak eta hitzaldiak ere antolatu dira: Txalaparta elektronikoa (Pablo Zaratiegi), edo master class bat Mikel Aveirorekin. Irakatsi beharko al litzateke txalaparta kontserbatorioetan? izeneko mahai-ingurua ere programatu da (maiatzak 17), eta bertan txalapartariak, irakasleak eta musika-eskoletako nahiz kontserbatorioetako arduradunak arituko dira.

Azkenik, txalapartekin gozatzeko kontzertuak ondu dira. Hala, ostiral honetan, maiatzak 11,   Sinkopatuak izenburupean, txalapartak, klakeak, pianoak, ahotsak eta harea gaineko dantzak bilduko dira erritmoz nahiz zirraraz beteriko musika eskaintzeko. “Klake modernoaren teknikak euskal perkusio tradizionalarekin nahiz jazz swing onenaren erritmoekin fusionatuta, Sinkopatuak lanak soinu-espazio bat eraiki nahi du, tradizioa eta berritasuna eskutik helduta joateko”.

Eta datorren asteko ostiralean, maiatzak 18, Hutsun Txalapartako bi txalapartariak Jaso–Escrich Triorekin elkartuta, bi tradizio ezberdineko musikak jarriko dira agertoki gainean. Bertan, Anai Gamboa, Mikel Urrutia, Daniel Lizarraga, Javier López Jaso eta Marcelo Escrich bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button