BESTELAKOAK

Txalaparta Festa handia, Hernanin

Ostiralean Txalaparta Festa handia programatu dute Hernanin. Aurten Joseba Zuaznabarren omenezko jarduna ere antolatu dute.

Hernaniko 33. Txalaparta Festari Bihotx talde hernaniarrak emango dio hasiera Norabide Guztiak emanaldi bereziarekin. Talde horren barruan, Gema Ines, Ixiar Jauregi eta Lara Mitxelena  daude, eta txalapartariak izateaz gain, badira gitarra-jole, perkusio-jole eta akordeoi-joleak ere. Bada, euren proposamena ikusteko parada egongo da, bihar, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:30ean.

Hurrengo egunean, denetarik izango da. 12:00etan txalaparta saio libreak antolatu dira. Eta bazkariaren ostean, 17:00etan, Txalaparta Festa nagusiari hasiera emango zaio. Bertan eskualde guztietako txalapartariak bilduko dira. Eta bertsolariak ere ez dira faltako.

Informazio guztia, hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button