LITERATURA

Txalaparta argitaletxearen lanen aurkezpenak, Donostian

Gaur, hilak 10, eta Donostiako Liburu Azokaren programazioaren barruan, Txalaparta argitaletxeak bi lan aurkeztuko ditu jendaurrean. Eguerdiko 12:00etan eta Udal Libututegiaren sotoan, Imanol Galfarsoro eta Danele Sarriugarte Izurria! COVID-19ak mundua astindu du lanari buruz arituko dira. Arratsaldean, 18:00etan, Kaxilda liburu-dendan, Cira Crespok eta Elena Ciordiak Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez lana aletuko dute.

Slavoj Žižek idazlearen lana de lehena, Danele Sarriugartek itzuli duena. Munduan aurrekaririk gabeko pandemia bat zabaltzen delarik, nor aproposagoa Slavoj Žižek esloveniar filosofo zirikatzailea baino izurriaren atzeko esanahiak bistaratzeko, horren paradoxa xelebreekin lilurarazteko eta ondorioen sakontasunari buruz espekulatzeko? Hori guztia, gainera, irakurlea izerdi patsetan eta arnasestuka uzteko moduko idazkera bizian.

Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez lanaren muina azaltzeko, hona hemen lerro hauek: “Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button