BERTSOTAN

Txakur Gorriaren “Orainmenean” ikuskizunaren aurre estreinaldia, Ondarroako Etxelilan

Orainmenean: bertsolaritzaren genealogia feministak ikuskizunaren aurre estreinaldia egingo da bihar, abenduaren 19an,19:00etan, Ondarroako Etxelilan.

Bertan, Txakur Gorria sormen kolektiboa osatzen duten Malen Amenabar , Mariñe Arbeo, Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka bertsolariek, saio berezia egingo dute bertsolaritza, ilustrazioa eta emakumea uztartuz. Hala, kolektiboak bere ikuskizunetan egin ohi duen moduan, bertso saioa ez ezik, zuzenean ilustratuko duten A1 tamainako murala ere margotuko dute.

Ikuskizunak, bertsolaritzaren genealogia feministak eta historia berridazteko edota berrirakurtzeko modu posible bat du ardatz, bertsolaritzaren historian izan diren eta diren emakume bertsolarien ilustrazioen erakusketan oinarritzen dena.

Bertso saio eta erakusketa berezia, Udaleko Berdintasun arloak antolatutako Nik sinistetsut! ekimenaren eskutik dator, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarenarekin abiatu zena. Ekimen honekin, hainbat jarduera burutu dira herrian, horien artean, Jule Goikoetxearen hitzaldia Korronte feminista desberdinak egungo 4.olatuan gaiarekin, edota  CEAR Euskadiren eskutik, pasa den abenduaren 4an, Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak, hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat hitzaldia, besteak beste.

Nik sinistetsut! ekimena, datorren larunbatean, abenduaren 21ean egingo den jaialdiarekin amaituko da eta herriko artistak kalera aterako dia euren proeiktuekin. Hortaz, jaialdia honetan, Ondarroako emakumeak izango dira protagonistak. Hala, Nik sinistetsut! jaialdia, 13:30ean hasiko da kalez-kale ibiliko den herriko emakume artisten erakusketa ibiltariarekin. Erakusketa honek, Agurtzane Arrizabalaga, Ainhoa Garalde, Aitziber Bengoetxea, Arantza Ibarra, Bittore Laka, Edurne Arrizabalaga, Goreti Serrano Akarregi, Josune Laka, Mª Angeles Etxaburu, Marian Etxabe, Lore Elkoro Arrizabalaga, Rosa Alkorta eta Yolanda Eizagirreren lanak jasoko ditu.

18:00etan Etxelilatik kalejiran abiatuko da Andrabanda Feminista, eta horren ostean, 18:30 inguruan, 5 minutuero arte adierazpen erakustaldia eskainiko dute herriko emakume artistek Alamedan. Bertan honako artistak erakutsiko dituzte euren proiektuak: Ainhoa Etxebarriak, Biren taldea (Ane Agirre eta Nora Agirre), Garazi Etxaburuk, Haizea Bernedok, Idurre Ibazetak, June Medialdeak, Leire Egigurenek, Nahia Iparragirrek (Artaka Kultur Elkartea), Nekane Akarregik, Nerea Sanchezek eta Txabela Bragasek (Amaia Cabero eta Leire Cabero). Eta egunari amaiera emateko, aldiz, festa giroa izango da Optika taldearen kontzertuarekin.

Berdintasun zinegotziak argitu duenez, emakume artistei ikusgarritasuna ematea da helburua,horregatik  Alamedan ipiniko den karpa handian egingo dira jarduerak, kalean. “Garrantzitsua deritzogu lanak kalera ateratzea, emakumeek euren presentzia edukitzea espazio publikoan, eta euren lanen berri herriko kaleetan eman ahal izatea”, azaldu du Irina Alkortak, udaleko berdinatasun teknikariak. Era berean, herriko artistak ikusarazi eta balioan jartzea z gain, euren proiektuak jendaurrean erakusteko helburua du ekimenak.

Informazio gehiagorako, sartu Ondarroako udalaren udalbarriak.eus atari digitalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button