LITERATURA

Txakur Gorria Kolektiboak “Lau eskutara” ikastaroa eskainiko du Zumaian

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak literatura ikastaroa ondu du. Horretarako Txakur Gorria kolektiboaren laguntza izango du, zeinak ikastaro zuzenduko duen otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an, Alondegia kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara.

Zumaiako Euskara Zerbitzuaren arabera, “autosorkuntzarako, autoediziorako eta autoekoizpenerako sortu zuten Txakur Gorria kolektiboa duela bi urte inguru eta bertako kide diren Nerea Ibarzabalek eta Ane Labakak emango dute tailerra, lau eskutara izenburupean. Idazle gazteen kolektibo honek, bestelako ikuspegia emango dio aurtengo literatura ikastaroari, gazteagoa, freskoagoa”.

Ikastaroan parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan urtarrilaren 25a baino lehen: 943865025 telefonora deituta (6 luzapena) edo euskara@zumaia.eus edota euskaratxapan@zumaia.eus.

Informazio gehiago: zumaia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button