BERTSOTAN

Txaber Altube eta Maddi Ane Txoperena txapeldunak

Ekainaren 18an jokatu zen Aguraingo Harresi Aretoan Euskal Herriko XXII. Eskolarteko bertsolari txapelketa. Gaztetxoen txapela Txaber Altube abadiñoarrak eskuratu zuen; helduena, berriz, Maddi Ane Txoperena hendaiarrak.

Gaztetxoek hamalau laguneko koadrila osatu zuten: Peru Abarrategi (Aramaio), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco (Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet (Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka) eta Beatriz Martitorena (Doneztebe). Azkenik, txapela Txaber Altube abadiñoarrarentzat izan zen.

Helduen saioan 11 bertsolari lehiatu ziren: Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena (Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero (Irutegi), Josu Sanjurjo (Lesaka) eta Irati Majuelo (Iruñea). Irabazlea Hendaiako Maddi Ane Txoperena izan zen.

Zorionak biei; lehiaketaren xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button