ARTEA

Tutera Hiria XIX Pintura Saria martxan da

Lehiaketa honetan edonork esku hartu ahal du aurreko lehiaketa batean saritu ez den obra original batekin. Edozein teknika onartuko da, baina lana 100 cm eta 200 cm neurrien artean egingo da.

Lehen saridunak 9.000 € eskuratuko ditu eta bigarrenak 4.000.
Maiatzaren 5ean amaituko da lanak entregatzeko epea eta helbide honetara bidaliko dira: E.P.E.L. Castel Ruiz, Plaza Mercadal, 7
31500 Tutera (Nafarroa)
Lanekin batera NAN fotokopia, curriculum txikia eta obraren argazki bat.

Lan guztiekin osatuko den erakusketaren inaugurazio egunean jakinaraziko dira saridunak, maiatzaren 14an, hain zuzen ere.
Erakusketa honek maiatzaren 14tik ekainaren 10era bitartean iraungo du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button