MUSIKA

Tulsa eta Moby Dick, Donostian

Tulsa eta Moby Dick musikariek Intxaurrondoko Kultur Etxean joko dute larunbatean, 22:00etatik aurrera, Donostiklubak antolatuta.

Tulsak La calma chicha bere hirugarren lana argitaratu zuen 2015ean. Disko horretan, hainbat berrikuntza erantsi zizkion bere proposamenari: erritmo-kutxak, ehundurak, sintetizadorek… bere ohiko jario lirikoa elektronikaz bustiz. Emanaldietan hirukote formatuan aritzen da, eta doinu zahar eta berriak tartekatzen ditu.

Mobydickek Anariren Zure aurrekari penalak diskoan parte hartu zuen 2014an. Urte horretan, halaber, Cotard Delusion izeneko lana plazaratu zuen, crowdfunding baten bidez. Diskoak folk eta rock estiloetatik edaten duten bederatzi kantu jaso ditu, Mark Laneganen zertzeladak antzematen dira beherago jarritako bideoan, eta Madrileko Audiomatic-Drax estudioetan grabatu da Michel Martin teknikariaren ardurapean.

Kantuok, gehienbat akustikoak dira, biluziak, non gitarra akustikoa eta ahotsak nagusitzen diren. Alabaina, formatu akustikoan aritu den taldeak ere pisu handia izan du grabazioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button