MUSIKA

Tristtan Mourguyk disko berria plazaratu du

 

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikariak Gordeka (Ipar Orratza) izenburuko disko berria plazaratu du, Horeba taldearen laguntzaz. Mourguyren bigarren diskoa da, eta lan bikoitz baten lehenengo zatia da.

Kantu-egile klasikoa izanagatik ere, bere jarioan askotariko musiken trazak sumatzen dira, 1970eko hamarkadako rocka edo Brasilgo musika, besteak beste. Jurgi Ekizaren (Willis Drummond) aburuz, “gaurko songwriter baten hasierako arrazoibide batean gara (Mikel Urdangarin, Petti), baina 1970eko hamarkadako uhain zenbaiten eraginekin: euskalduna (Itoiz), anglosaxoia (King Crimson) edota brasildarra (Caetano Veloso).

Hala, grabazioan bildutako bederatzi kantuetan askotariko zertzeladak biltzen dira: tarte akustikoak, rock progresiboa, giro intimoak, atmosfera elektronikoak,…

Diskoa Uztaritzeko Zen estudioetan grabatu da, Greg Juvinen gidaritzapean. Nahasketak Aymeric Gnimassouk egin ditu eta mastering-a Philippe Palacinek (Amanita Records).

Etzi, Donibane Loitzunen aurkeztuko du diskoa zuzenean. Gero: 27an, Bilbon; 29a, Baionan; azaroaren 13an, Donostian eta abenduaren 2an, Durangon.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button