LITERATURA

Yurre Ugarteren “Gasolindegian” liburua itzuli dute

Alberdaniak 2010. urtean argitaratu zuen Yurre Ugarteren Gasolindegian liburua gaztelaniara ekarri dute Todo es rojo izenburupean. Itzulpena gaur, ekainak 7, aurkeztu dute Donostian. Aurkezpen ekitaldian idazleak berak eta Jorge Gimenez Bech editoreak parte hartu dute.

Liburuak zazpi kontakizun biltzen ditu. Narrazio horietan espero ez diren egoerak jasotzen dira, alegia, ezustekoz beteriko gertaerak. Esate baterako, Arte Ederretan lizentziatua izanik gasolindegi batean lanean ari den pertsona baten gorabeherak. Hala,egoera hori jasangarria egiteko errealitateak asmatzen ditu.

“Horrelakoa da Gasolindegian hau: leku bat, bai; zazpi kontakizun, bai; eta aldi berean gure barruan burutik behatzetaraino buelta amaigabean dabilen guztia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button