ESZENA

‘Trinomio’, koreografia ikuskizuna larunbatean, Irungo Amaia Zentroan

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak antolatutako XV. Dantza Zirkuituaren egitarauak,  hiru koreografia pieza ikuskizun bakarrean eszenaratuko du datorren maiatzaren 18an.

Hala, 15 minutu inguruko hiru piezaz osatzen den Trinomio koreografia, Euskal Herriko hiru konpainia sortu berrien (Node, Myriam Perez Cazabon eta LaRutan) lana da, eta haien esanetan, “Trinomio obra, hiru kontzeptu osotasun gisa eszenaratzean datza, natura eta gizakiaren portaera ulertzeko hiru modu agertzeko nahiak sortutako hiru kontzeptu dira; hots, egoera emozionalen, intentsitateen eta energien hiru isla bildu eta elkartzeko moduko espazio bat da”.

Era honetan, Tria pieza, Ion Estala zuzendariaren arabera, “bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen denean jokatzen dugun moduari buruzko hausnarketa bat da”.  Myriam Perez Cazabonek ostera, Nire azalean arrotz koreografiarekin, elkarrengandik banatu ezin diren bi pertsona arrotzen inguruko burutazioak eszenaratu nahi izan ditu. Eta Taito-Ku obra, María Andres koreografo eta zuzendariaren arabera, “gorputza eta teknologiaren arteko erlazioan oinarrituriko pieza koreografikoa” da.

Hitzordua, maiatzaren 18an, Irungo Amaia Kultur Zentroan izango da, arratsaldeko 20:00etan.

Dantza Zirkuituak hamabosgarren edizioa du aurtengoa, eta urtarriletik abendura 80 emanaldi eskainiko ditu 26 agertokitan.

Informazio osoa: Dantza Zirkuitua

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu