LITERATURA

“Trilogia hiperlaburra”, Karlos Linazasororen azken lana

Hiru zatitan banatu du idazle tolosarrak idazki laburrez beterik kaleratu duen bere azken lana. Hortaz, Trilogia hiperlaburra horren barruan, Puntako orduetan, Fobien liburua eta Kaxako umea eritegian izeneko sailak topatuko ditu irakurleak.

Elkar argitaletxearen hitzetan, “Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena. Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak… Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button