BESTELAKOAK

Trikitilari Gazteen XXXV. Txapelketa, Zarautzen

Zarautzen urtero egiten den Euskal Astearen barruan, irailaren 3an, Modelo Aretoan, eta gaueko 20:30ean, Trikitilari Gazteen XXXV. Txapelketa programatu da.

Soinujoleak eta pandero-jotzaileak  20 urte bete gabe izango dituzte txapelketa egunean. Parte-hartzaileek lau pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina.
Trikitilariek, trikitixa eta porrusalda koplaz lagundu beharko dute (baldintza hau derrigorrezkoa da) eta janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dira.
Sariak honakoak izango dira:  250 euro, txapela eta trofeoa, eta bigarrenarentzat 175 euro. Herriko lehenengo bikotearentzat sari berezia ere izango da.
Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 70 eurotako dieta bat izango dute, eta kanporaketa gainditu ez dutenek 50 eurotakoa.

Izenak Zarauzko Kultura Sailean emango dira (Nafarroa kalea, 22) 943.00.51.20 telefonora deituta, abuztuaren 25a baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button