IKUS-ENTZUN

Très Court nazioarteko film laburren jaialdiaren erakustaldia, Bilbon

Bilboko Dock guneak Frantziako Très Court nazioarteko film laburren jaialdiaren XIX. edizioan hautatutako filmak hartuko ditu gaur, 19:00etatik aurrera. Ikus-entzuleek, gainera, Publikoaren Sariaren bozketan parte hartu ahalko dute. Emanaldia Bilboko Institut Français erakundeak ondu du.

Hala, 19:00etatik 21:00etara, 36 film labur pantailaratuko dira, hainbat jatorritakoak: Erresuma Batua, Kanada, Australia edo Espainia, besteak beste. Filmak jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Filmok lau minutuko iraupena dute gehienez, eta Institut Français erakundearen arabera,  “aurten munduan burutu den ekoizpenaren onena eta laburrena dakar”.

Très Court Internacional Film Festival jaialdia gaur hasiko da eta ekainaren 18ra arte iraungo du, eta Frantziako 100 hiritan eta nazioarteko 79 hiritan egiten da aldi berean. Guztira, 25 herrialdek parte hartzen dute ekimenean.

Ikus ezazue jaialdiaren aurkezpen-bideo ikusgarria:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button