IKUS-ENTZUN

“Treeline” filmak jaso du Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko Sari Nagusia

Jordan Manley kanadarrak zuzendutako Treeline (2018) filmak eskuratu du 12. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiko Eguzkilore Sari Nagusia, gizateria eta naturaren arteko lotura egiten duen ikus-entzunezkoa, hain zuzen.

Zuhaitzak dira ardatz nagusia Columbia Britainiarra, Japonia eta Nevadako basoetan barna bidaiatzen duen filma honetan. Irudi oroiterazleekin, pertsonaia sotilekin, soinu-banda misteriotsuarekin, argumentu sinesgarriarekin eta zientzia protagonistatzat izanik, filmak entzun beharreko mezua transmititzen du, geure burua eta inguruan duguna babestu ahal izateko: gizateria eta naturaren arteko lotura indartzeko beharra. “Maisulan bat”, antolatzaileek esan digutenez.

“Gaur egungo munduan, gizadiaren eta mundu naturalaren arteko lotura galtzeko arriskuan gauden unean, film honek ezagutzera ematen ditu orden nagusi bat eta milioika urtez existitu izan den inteligentzia sare naturala, gurea baino lehenagotik existitu izan dena”, gaineratu dute Mendi Film jaialdiko arduradunek.

Baina ez da izan saria eskuratu duen film bakarra. Izan ere, beste 10 sari ere banatu dira. Hala, zuzendari onenaren saria, Ostatnia Góra (2019) Dariusz Zaluski poloniarrak jaso du, 2018an K2ra abiatu zen neguko espedizioaren zirrikituak aurkezteko erakutsitako gaitasunagatik. Bertan egoera beldurgarriak jasotzen diren heinean, erabaki zailek  ikuslea dar-dar egitera bultzatzen dute, gailur menderaezinaren aurrean dagoen tentsioa areagotuz”.

Gidoirik onena, saria, bestetik, Robbie Fraser erresuma batuarrak jaso du,  Final Ascent: The Legend Of Hamish Macinnes filmean egindako lanagatik, era leun eta maitagarrian, gizon batek bere oroimena eta askatasuna berreskuratzeko egiten duen esfortzua erakusten duen istorioa, alegia.

Gainera, aurtengo epai mahaiaren saria, Jaime Murciego & Pablo Iraburu zuzendarien Cholitas (2019) ikus-entzunezkoak eraman du. Ezkutuko gaiak, gainditze eginahalak, eta erronka epiko bat dira istorio handi honen osagaiak, bost emakume adoretsuren arrastoa jarraituz. “Denetik dauka pelikula honek: pertsonaia itzelak eta ezarritako kulturaren azterketa, mendia fisikoki naiz metaforikoki eskalatzeko bidean”, argitu dute jaialdiko arduradunek. “Herrialdean aldaketak eragiteko aukera bikaina izateaz gain, berezko edertasuna eta bihotz zabalak dituzten emakume protagonistok nornahi hunkitzen dute”.

Era berean, euskarazko film labur onenaren saria Artiko (2019) Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren lanak eskuratu du.  Film honek Artikoaren funtsa era arrakastatsuan jasotzen du dimentsio askotan: zinematografikoan, piktorikoan eta poetikoan. Obra honek era oso leunean, aparteko eremu natural batera garraiatzen gaitu.

Gainerako sarituak honakoak izan dira: Argazkilaritza Onena Saria Cielo (2018) Alison McAlpine kanadarrak eskuratu du; Dariusz Zaluski poloniarraren Ostatnia Góra lanak Mendiko Film Onenaren Saria; Eskaladako Filmik Onena Saria eraman du Alastair Lee zuzendariaren Climbing Blind (2019) filmak; Kultura Eta Natura Film Onenaren Saria, aldiz, The River And The Wall (Ben Masters.2019) lanak; Kirol Eta Abentura Film Onena Saria jaso du Jen Randall kanadarraren Home (2019) filmak; eta Film Labur Onenaren Saria, Jay Trusler zuzendari kanadarrak eskuratu du Nebula (2019) laburragatik.

Gainera, Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak The Walk On Project-WOP Saria jaso dute, aurtengo edizioko omendu nagusiak, izan ere. Sari honek, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioaren aitortza egiten du eta aurten hamalau zortzimilakoak oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe osatu dituen bikote horri eman dio jailadiak.

Filma guztien informazioa,BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko web orrialdean duzue.

Trailer TREELINE from Mendi Office on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button