MUSIKA

“Treaggaeton” estiloaren erreginak Donostia bisitatuko du gaur

La Goony Chonga kubatar jatorriko musikaria da. Miamin (Florida) finkatua, lau disko argitaratu ditu 2012az geroztik. Gaur, Donostiako Dabadaba aretoan izango da, 23:30etik aurrera. Aurtengo Primavera Sound jaialdi ezagunean ere parte hartuko du.

La Goony Chongak gaztelaniaz zein ingelesez abesten du, eta orain arte lau disko plazaratu ditu, azkena, iaz, Dinero izenburukoa. Tengo Dinero, Claro Que Sí eta Tira Tira dira bere kantu ezagunenak. Azken lan horretako doinu guztiak gaztelaniaz abestu ditu.

Bere grabazioetan reggaeton eta trap estiloak uztartzen ditu, estilo propioa garatzeko. Izan ere, beste artista batzuk bere jariotik edaten ari dira. Hori guztia bost urteko ibilbidean lortu du.

“Nire estilo propioa sortu dut, reggaeton estiloko trapa, eta hortik dator treggaeton izena. Erritmo latinoak nagusi diren Miami hirian hazi nintzenez 2000ko hamarkadan, hiphop eta reggaeton asko entzun dut. Horretaz gainera, festetan chonga estilo hori geneukan; hortaz, nire eraginak horiek dira”.

LGBTQ komunitatean harrera oso ona duen artista da La Goony Chonga. “Ahots askoren arabera, nire musikak energia handia du, doinu boteretsuekin osatua, eta horrek libre eta seguru sentiarazten zaitu. Horren ondorioz, zentzua dauka nire musikak LGBTQ komunitatea mugiaraztea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button