MUSIKA

Travellin’ Brothers taldeak kontzertu bikoitza egingo du Bilboko Kafe Antzokian

Hamabost urteko ibilbidean buruturiko mila kontzertuak ospatzeko Travellin’ Brothers taldeak 1001 Nights izeneko lana plazaratu zuen duela hilabete batzuk. Diskoa mukuru zegoen Arriaga Antzokian egindako zuzeneko kontzertuaren grabazioa da. Diskoa bikoitza da, eta gainera DVD dakar.

Hamabost urtetan zortzi disko grabatu dituzte, eta nazioarteko (AEB, Europa, Espainia,…) eta bertoko txoko askotan egindako kontzertuak mila dira dagoeneko. Gainera maila handiko beste musikari ospetsu askorekin egin dute lan, eta horrek publiko zein kritikaren onarpena eta mirespena ekarri dizkie. “Ospakizun-kontzertua nahi genuen, 15 urtez oholtza gainean asko dira, eta ospatu nahi genuen. Emozioz beteriko kontzertua izan zen, hantxe gure ibilbidean izan ditugun lagun asko baitzeuden. Gainera mila kontzertu egin ditugu, eta puntu horretara helduta, disko berezia nahi genuen”.

Lan hori ezagutzera emateko xedez bira handiari ekin diote. Udazkenean AEBtara joan dira, baina bueltan daude. Urtarrilean, Euskal Herriko hiriburuak bisitatzen ari da taldea: Donostia (urtarrilak 25), eta Iruña (urtarrilak 30). Bilboren txanda da orain (urtarrilak 31, eta otsailak 1). Azken kontzertu hori Bilboko Kafe Antzokian egingo dute eta jendez beterik egotea espero dute.

Travellin’ Brothers taldearen gaineko informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button