LITERATURA

“(Tras)Lúcidas”, emakumeek idatzitako poemategia

Bihar, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, (Tras)lúcidas. Poesía escrita por mujeres (1980-2016) (Bartleby Editores) liburua aurkeztuko dute Marta López Vilar edizioaren egileak eta bilduman parte hartu duten Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao idazleek.

Aurkezpen-ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta poemen irakurketa ere izango da. Gaztelaniaz idatzitako poemez gainera, euskaraz, katalanez eta galegoz idatzitakoak ere jasotzen dira.

Marta López Vilar egilearen aburuz, “genero antologia ez den eta izan nahi ez duen, poesia antologia bat baizik ez da (bilduma)”. Liburuan, hain zuzen, 1960az geroztik jaiotako 29 emakumeren olerkiak jasotzen dira. Bildumak poeta gazte horien “ardurak, beldurrak eta interesak” bildu nahi ditu.

Hauexek dira poemategian parte hartu duten emakumeak: Esperanza López Parada, Aurora Luque, Susanna Rafart, Miren Agur Meabe, Rosana Acquaroni, Isabel Bono, Guadalupe Grande, Josefa Parra, Ada Salas, Cristina Morano, Nuria Ruiz de Viñaspre, Yaiza Martínez, Esther Muntoñala, Begoña Pozo, Miriam Reyes, Olga Novo, Carmen Camacho, Ariadna G. García, Carmen Garrido, Leire Bilbao, Sandra Santana, Vanesa Pérez-Sauquillo, Erika Martínez, Esther Giménez, Lucía de Fraga, Laia López Manrique, Sofía Castañón, Lola Nieto eta Martha Asunción Alonso.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button