ESZENA

Tragedia berdinak errepikatzen dira familia guztietan

Arriaga Antzokiak 2019ko lehenengo estreinaldia jasoko du bihar: Tamara Gutierrez dramaturgo gaztearen Galerna. Antzezlana, Arriaga Antzokiak, Victoria Eugeniak eta Principal Antzokiak bultzatzen duten Antzerkigintza berriak/Nuevas dramaturgias programan aukeratu zen, eta horiei Pabellón 6 batu zaie ere koproduktore bezala. Urtarrilaren 22an eta 23an, ikusi ahal izango da Galerna, 19:30ean, Arriaga Antzokian.

“Galerna, Tamara Gutierrez egile gaztearen ikuspegiaren eta zuzendaritzatik Ramon Barea beteranoak egiten duen ekarpen eszenikoaren arteko nahasketa ikusteko aukera bikaina da. Antzezle taldean ere gazteria eta beteranotasuna uztartzen dira, eta Xabier Barrutiak, Vene Herrerok, Jon Ariñok, Nahikari Rodriguezek eta Yeray Vazquezek osatzen dute. Eurak ematen diote bizia Galerna laneko familiari”.

Lanaren nondik norakoak ere Tamara Gutierrez dramaturgoak berak eman ditu: “Munduaren hondamenaren irudikapena da familia eskala txikian. Tragedia berdinak errepikatzen dira familia guztietan. Baieztapen hori askotan eztabaidatu da eta zoragarriena da mundu guztiak dakiela. Hortxe gaude halere, kromoak bezala errepikatzen. Albuma osatzen duten kromo guztiak zein diren azalduko dizut”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button