MUSIKA

Torii taldeak “Zimur Sendoak” izenburuko bigarren lana argitaratu du

Iparraldeko Torii banda duela bost urte inguru eratu zen, eta bere proposamenean rock progresiboa eta melodiak uztartzen dira. Bada, oraintsu, Zimur Sendoak izenburuko bigarren lana argitaratu du. Diskoa sortu berri den Ipar Orratza diskoetxearen estreinako erreferentzia da. Zigilua taldeko bateria-jotzaile Cedric Lepinek eta Willis Drummondeko taldekide Jurgi Ekizak abiatu dute.

Grabazio berria Tolosako Bonberenean grabatu eta nahastu da, Karlos Osinaga Txap teknikariaren gidaritzapean. Masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika arduratu da.

Diskoak intentsitate ezberdinetako sei doinu biltzen ditu, erritmo aldatze nabarmenekin, baina melodiei ere tokia eginez. Gitarren arteko jolasak azpimarragarriak dira.

Taldea hauexek osatze dute: Nat Cazarre eta Txomin Etxebertze (gitarrak), Pat Gline (baxua), Beñat Bizkai (abeslaria) eta aipatutako Cedric Lepine (bateria).

Informazio gehiago: toriitaldea.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button